Sergio Stepansky'renleloa

A Hernando De La Calle

Nire biziak edozein zokotan
bekart oparo maitasun azkarrik,
ontzia bete paitar sial vodka,
arak, jinebra, kirsch nai ardo zarrik;
ta bekart bertso ziri zorrozduna,
lelo, bolada usain gozoduna;
bekart ontz, mamu, pizti nai sugaarrik...

(eta maitasun azkarrik, maitasun azkarrik!)

Nire biziak bide bakotxean
bekart zeozen ustekabezkoa:
zarpatsu soiñekoa, txataltsu txapela,
astru-sarra ta arpegi txorimalozkoa;
bein saguzar nazela gabaren baltzean,
ta beste bein bela baltz, kuakua utsean;
delai, neure gogara, nonbait galtzekoa...

(eta zeozer ustekabezkoa, ustekabezkoa!)

Nire biziak edozein kaletan
bekart olako gonadun gangarra;
bekart non ase arrisku-gosea,
itxas anditan sartzeko sugarra:
eguna labur, luze egunsentia,
ixilla lagun, garratza bizia,
bakartadea, lazgarni bakarra...

(eta olako gonadun gangarra, gangarra!)

Nire biziak edozein unetan
bekart lillura zorabiozkonik:
begien betegarri diran gauzai adi
Prometeu baten miñez nagola erorik.
Itxaso urdiña betor begiotan galtzen,
aren orroa nire oiuak estaltzen,
aren sumiña jarten mi sutuagonik...

(ta bekart lillura, lilIura zorabiozkonik!)

Nire biziak nai dauan ordutan
bekart eriotz bikaiñez iltea:
balak bularra zulatuta edo
aiotz zorrotzaz burua galtzea:
olantxe bekit niri amaitu emengo aldia,
olantxe ustu nire buruko ametsen kabia,
nire bizi loi, nagi, amesti eta aurrera-naia...

(Betor eriotz bikaiñez, bikaiñez iltea!).

Netupiromba Finado 18 noviembre, 1931
León de Greiff
Euskeraz: L. Akesolo’k


subir  volver  León de Greiff   siguiente  anterior
francés French Translation
español Versión original
aumentar tamaño letra reducir tamaño letra poema aleatorio

Biblioteca Virtual Luis Ángel Arango: http://www.lablaa.org/blaavirtual/literatura/antolo/antol38.htm